Zure bisitaldia

ORDUTEGIA

IREKITA

Asteartetik Ostiralera 10etatik 14.30tara eta 16.30tik 20tara.
Asteburuak, jai egunak eta uztaila eta abuztuan etenik gabeko ordutegia 10etatik 20tara.

ITXITA

Astelehenak

INFORMAZIO GEHIAGO

 

PREZIOAK

MUSEORAKO SARRERA
 
Sarrera Orokorra: 6 €
Sarrera Murriztua (egiaztagiriarekin): 4 €

Ikasle txartela aurkezten

  • Talde hitzartuak
  • 8 urtetik 16 urterako gazteak
  • Familia ugariak
  • Erromesak
  • Erretiratuak

 
Doako sarrera 

  • 8 urtez azpikoak
  • Langabetuak
  • ICOM-eko kideak
  • Irakasleak
  • Gaztela Leongo Turismo Gidariak
  • MEH-ren lagunak
  • Gaztela Leongo gazte txartela
  • Elbarritasun iraunkorra duten pertsonak
  • Asteazken arratsaldetan

INFORMAZIO GEHIAGO

NOLA IRITSI

GIZA EBOLUZIOAREN MUSEORA (MEH)

Paseo Sierra de Atapuerca s/n, 09002, Burgos
Museoko aparkalekura, ordainekoa, Burgense 10 (GPS) kaletik sartzen da.
Aparkalekua MEH behean dago.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

902 024 246 (9-14.00; 16.00-19.00)
reservas@museoevolucionhumana.com

ZURE SARRERA EROSI

 

BISITA BIZKORRA

Ordu bete nahikoa izan daiteke Giza Eboluzioaren Museoaren gai garrantzitsuenetara hurbiltzeko. Ibilbide hau -1 solairuan hasten da, Atapuercako Mendilerro inguruko aurkikuntzei eskainia baitago. Bertan Atapuercako Aztarnategietan aurkitutako jatorrizko fosilak begietsi daitezke: Homo Antecessoraren hondakinak edo 5 zenbakidun garezurra, “Miguelon” izenaz ezaguna, Homo Heidelbergensis bati dagokiona, hauek dira etengabe ikusgai dauden aparteko arkeologia bitxiak.

Hurrengo pisura igotzean, eboluzio biologikoari eskainia, ezinbestekoa da Eboluzioaren Galeria bisitatzea, non Elizabeth Daynèsen eskultura hiperrerrealistak ikusiaz gizakiaren iraganerako bidaia ikusgarrian murgilduko gara. Bertan ere Beaglenbirsortzea aurkituko dugu, Darwinek bidaiatu zuen ontzia eta bere espezieen eboluzioaren ideiak landu zituen tokia, eta garun batean ere barneratu gaitezke, Daniel Canogarrek egindako instalazioan, non giza atal konplexu honi begirada handia eskaintzen dion,  eta aldi berean bere funtzionamendura gerturatzen gara.

Hurrengo solairuan, kulturaren eboluzioari eskainia, hainbat ikus-entzunezkoek gizakia bereizten duten kultura lorpen ezberdinetara gerturatzen gaitu: sua, harrian egindako tresneriaren manufakturaren teknika eta labar-pinturak egitea.

Ibilbidea azken solairuan amaitzen da, bertan Museoaren arkitektura ikusgarria eta Atapuercako Mendilerroaren ekosistema desberdinak ikus daitezke.

 

Top 10

INFORMAZIO GEHIAGO